|
Melilla 35º17’ N
– 02º56 W kokagune geografikoan dago. Melillako europar hiria Afrikako
iparraldean dago, gazteluen gunea deitzen duten ingurunean, Magrebeko
ipar-mendebaldean, Garebeko eskualdean. Gareb hitzak sartaldea esan nahi
du. Mediterraneoak bustitzen du Melilla, afrikar kontinenteko iparraldeko
itsasertzean, aurrez aurre Alboran itsasoaren ertzeko Andaluziako lurrak
dituela. Melillako itsasertza bi lurralderen erdian dago kokaturik; izan ere,
nabarmen‑nabarmen banatzen ditu honako bi aldeok: batetik, ekialdera, itsasertz
laua, are finak dituena; eta bestetik, mendebaldera, itsasertz malkartsua,
tarteka kala txikiak eta hondartza bakartuak dituena. |
|
Melillako
udalerria 12,33 kilometro karratuko zirkuluerdi batek osatzen du. El Caminante
kanoiarekin tiro eginda atera zen zirkuluerdi horren 2.900 metroko erradioa.
Melillak, beraz, 20 kilometro inguruko perimetroa du. Kilometro horietatik 9
itsasaldekoak dira, 11 lurrekoak. Kontuak eginda, 5.181 biztanle ditu kilometro
karratu bakoitzeko. |